Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 11:21-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta deithatu hirur bigarrenen artean, eta hequien aitzindaria; halaric-ere etzen heldu hirur; garaietara.

22. Banaias Cabseelgoac, Joiadaren semeac, (Joiada baitzen guiçon guciz hazcarra, asco eguinça eder eguina), hil cituen Moabeco bi Arielac; hura jautsi cen elhurte batez urtegui baten erdira eta han hil çuen lehoin bat.

23. Harec berac hil çuen eguiptoar guiçon bat, borz beso luce cena, eta ceinac baitzuen lança bat ehaileen ceihermena iduri. Cigor batequin jautsi cen haren gana, kendu çaroen escuco lança, eta bere lançaz bil içan çuen.

24. Hori eguin çuen Banaiasec Joiadaren semeac ceina aiphu handitan baitzen hirur hazcarren artean,

25. Eta lehembicicoa hogoi eta hamarren artean. Halaric-ere etzen hirur garaietara heldu içan; bainan Dabidec hartu çuen bere beharrico.

26. Armadan berriz, guiçon bihotzoienac ciren Asael Joaben anaia, eta haren aitaldeco osaba, Elcanan Bethlehemgoa;

27. Samoth Aroritarra eta Heles Phalonitarra;

28. Ira Thecuarra, Accesen semea, eta Abiecer Anathotharra;

29. Sobocai Husathitarra, Ilai Ahoharra,

30. Maharai Netophatharra, Heled Baanaren semea Netophatharra,

31. Ethai Erribairen semea Gabaatharra, Benjaminen semeetaricacoa, Banaia Pharathontarra,

32. Hurai Gaasco errecacoa, Abiel Arbatharra, Azmoth Bauramitarra, Eliaba Salabonitarra;

33. Asem Jeçonarraren semeac, Jonathan Araritarra Saieren semeaz,

34. Ahiam Araritarra Sacarren semea,

35. Eliphal Urren semea,

36. Hepher Mequeratharra, Ahia Phe-lonitarra,

37. Hefro Carmeltarra, Naarai Asbairen semea,

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 11