Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 11:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Israel oucia Dabiden gana Hebronera bildu cen beraz, cioelaric: Çure heçurrac eta haraguia gare.

2. Eta lehenago ere, Saul oraino erregue celaric, çu cinen Israel ilkiarazten eta bihurrarazten cinduena; ecic çuri erran çarotzun çure Jainco Jaunac: Çuc alhatuco duçu Israelgo ene populua, eta çu içanen çare haren gainean buruçagui.

3. Israelgo çaharrenac adinez ethorri ciren beraz guciac erregueren gana Hebronera, eta Dabidec hequiequin batasun eguin çuen Jaunaren aitzinean; eta Israelen gainean erreguetzat gançutu çuten, Jaunac Samuelen arartecoz erran çuen hitzaren arabera.

4. Guero Dabid eta Israel gucia goan ciren Jerusalemera; hura da Jebus, non baitzauden Jebusearrac lekuco egoiliarrac.

5. Eta Jebusen çaudenec erran çaroten Dabidi: Ez haiz hemen sarthuco. Bada, Dabidec hartu çuen Siongo gaztelua, ceina baita Dabiden hiria.

6. Eta erran çuen: Jebusearra lehenic joco duena içanen da aitzindari eta buruçagui. Joab Sarbiaren semea igan cen beraz lehen-lehena eta aitzindari eguina içan cen.

7. Bada, Dabidec gazteluan eguin çuen bere egoitza, eta hargatic da deithua Dabiden hiria.

8. Eta hiri bat eguin çuen inguruan Melotic itzuli gucia eguin arteo. Joabec berriz, hiriaren gaineracoa alchatu çuen.

9. Eta Dabid cihoan aitzinatuz eta berhatuz, eta harequin cen armadetaco Jauna.

10. Hauquiec dira Dabiden guiçon guciz hazcarretan lehembicicoac, Israel guciaren gainean erreguetzen lagundu çutenac, Jaunac Israeli erran içan çaroen hitzaren arabera.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 11