Itun Zaharra

Itun Berria

1 Paralipomenac 10:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Celhaietan egoten ciren Israeldarrec ikusi çutenean hori, ihesari eman ciren; eta Saul eta bere semeac hil ondoan, utzi cituzten beren hiriac eta hor-hemenca barraiatu ciren. Filistindarrac ethorri ciren eta hiri hequietan eguin çuten beren egoitza.

8. Biharamunean beraz, Filistindarrec hilen buluzquinac alchatzen cituztelaric, atzeman cituzten Saul eta bere semeac Jelboeco mendian eroriac.

9. Erregue biluciric, burua moztu eta harmac kendu çarozten; eraman çuten guero beren lurrera, inguruan erabilceco, eta jaincordeen temploetan eta populuei erakusteco.

10. Haren harmac berriz, beren jaincoaren temploan consecratu cituzten, eta burua Dagonen temploan itzatu çuten.

11. Jabes Galaadeco guiçonec aditu çutenean hori, erran nahi da Filistindarrec Saulen gainean eguin cituzten guciac,

12. Guiçonic bihotzoien guciac jaiqui ciren, hartu cituzten Saulen eta haren semeen gorphutzac, ekarri cituzten Jabesera, Jabesen cen haritzaren azpian ehorci cituzten hequien heçurrac, eta çazpi egunez barur eguin çuten.

13. Saul hil cen beraz bere tzarquerien gatic, hautsi çuelacotz eta ez beguiratu Jaunac eman çaroen manamendua, berçalde ere emaztequi pithondun baten consultatzen içan celacotz,

14. Eta Jauna baithan etzuelacotz iduqui bere pesquiça. Horren gatic Jaunac hilaraci çuen, eta haren erresuma eman çaroen Dabidi, Isairen semeari.

Irakurri kapitulu osoa 1 Paralipomenac 10