Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 8:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, eguin içan cen, Samuel çahartu cenean, bere semeac juie eçarri cituela Israelen.

2. Haren seme çaharrenaren icena cen Joel, eta bigarrenaren icena Abia. Bersabeen juie ciren.

3. Eta haren semeac etziren haren bide beretan ibili; bainan makurrerat eguin çuten jaramanqueriaz; dohainac onhetsi cituzten, eta çucentasunari bidegabe eguin cioten beren juiamenduetan.

4. Beraz Israelgo çahar guciac bilduric, Samuelen gana ethorri ciren Erramathara.

5. Eta erran çaroten: Huna non çahartu çaren, eta çure semeac ez dabilça çure bideaz. Berce jendaia guciec duten beçala, erregue bat eçar guçu gure juiatzeco.

6. Solasa etzen Samuelen gogaraco içatu, erran çutelacotz: Erregue bat iguçu gure juiatzeco. Samuelec othoitz eguin cioen Jaunari.

7. Jaunac erran cioen ordean: Ençun çaçu populuaren minçoa erraten darotzun gucietan; ecen etzare çu hastancen dutena, bainan bai ni, ez nadiençat horien gainean erreguina.

8. Eguiptotic atheratu ditudan egunetic eta orai arteo eguin içan dituzten eguitate gucien arabera, nola utzi bainaute eta Jainco arrotzac cerbitzatu baitituzte, hala eguiten darotzute çuri ere.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 8