Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 6:4-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Filistindarrec erran çuten: Cer da bekatuarençat bihurtu behar dioguna? Ihardetsi çuten:

5. Filistindarren herri araldeen nombrearen arabera, eguizquitzue borz guibelaldeco cilho urhezco eta borz arratoin urhezcoac, ceren çauri bera içatu baita çuen baithan eta çuen satrapen baithan. Eta çuen guibelaldeco cilhoen iduriac eguinen ditutzue, eta çuen lurra xahutu duten arratoinenac, eta goretsico duçue Israelgo Jaincoa, eta beharbada bere escua alchatuco du çuen gainetic, çuen jaincoen eta çuen lurraren gainetic.

6. Certaco gogorcen ditutzue çuen bihotzac Eguiptoac eguin içan duen beçala, eta Faraonec beçala? Faraonec, joa içan cen ondoan, ez othe cituen utzi Israeldarrac, ceinac goan baitziren?

7. Orai beraz har çaçue eta eguiçue orga berri bat; bi behi umedun, uztarrian egundaino eçarriac içan ez direnac, uztar çatzue orga hari, eta hequien aratcheac etchean hers çatzue.

8. Eta hartuco duçue Jaunaren arka eta orguetan eçarrico; guero bekatuaren alderat eman ditutzuen gauçac sahetsean eçarrico diozcatzue kutchatto batean, eta utz çaçue goan dadien.

9. Eta beguiratuco duçue: baldin bere lekura daraman bideaz igaiten bada, Bethsamesi buruz, bera içanen da içurri handi hau eman darocuna; bainan ez badu harat eguiten, jaquinen dugu ez gaituela horren escuac uquitu, bainan guerthacari bat içatu dela.

10. Horrela eguin çuten beraz; eta harturic bi behi, umeac errapean cituztenac, uztartu cituzten orgari, eta hequien aratcheac etchean hersi.

11. Eta orguetan eçarri cituzten arka eta kutcha, ceinac barnean baitzituen urhezco arratoinac eta guibeleco cilho itchurac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 6