Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 6:15-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Lebitarrec jautsi cituzten arka eta haren sahetsean cen kutchattoa, ceinaren barnean baitziren urhezco gauçac, et harri handiaren gainean eçarri cituzten. Eta egun hartan Bethsameseco guiçonec holocaustac Jaunari escaini ciozcaten eta bitimac imolatu.

16. Filistindarren borz satrapec ikusi çuten hori, eta egun berean Acaronera bihurtu içan ciren.

17. Hauquiec dira, bada, Filistindarrec Jaunari hobenarençat bihurtu cituzten guibeleco cilho urhezcoac: Açotec bat, açac bat, Ascalonec bat, Jethec bat, Acaronec bat;

18. Eta haimberce urhezco arratoin nola hiri baitzen Filistindarren borz herri araldeetan, hiri harrasidunetic herri harrasigabecoraino, eta Abel-handiraino, ceinaren gainean eçarri baitzuten Jaunaren arka, egungo eguna arteo Josue Bethsamestarraren landan dena.

19. Bada, Jaunac, ceren bere arkari Bethsamestarrec beguiratu cioten, jo cituen hirur hogoi eta hamar aitzindari eta berrogoi eta hamar mila guiçon populu xehetic. Eta populua auhenetan egotu cen, Jaunac hambateco içurriaz jo çuelacotz jendea.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 6