Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 6:14-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta orgac ethorri ciren Josue Bethsamestarraren landara eta han guelditu ciren. Toqui hartan bacen harri handi bat; hautsi cituzten orguen çurac, eta hequien gainean behiac eçarri cituzten holocaustetan Jaunari.

15. Lebitarrec jautsi cituzten arka eta haren sahetsean cen kutchattoa, ceinaren barnean baitziren urhezco gauçac, et harri handiaren gainean eçarri cituzten. Eta egun hartan Bethsameseco guiçonec holocaustac Jaunari escaini ciozcaten eta bitimac imolatu.

16. Filistindarren borz satrapec ikusi çuten hori, eta egun berean Acaronera bihurtu içan ciren.

17. Hauquiec dira, bada, Filistindarrec Jaunari hobenarençat bihurtu cituzten guibeleco cilho urhezcoac: Açotec bat, açac bat, Ascalonec bat, Jethec bat, Acaronec bat;

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 6