Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 6:11-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta orguetan eçarri cituzten arka eta kutcha, ceinac barnean baitzituen urhezco arratoinac eta guibeleco cilho itchurac.

12. Bada, behiac xuxen cihoacen Bethsamesera daraman bideaz, eta bides urhats batean eguiten çuten, aitzinerateguinez eta orroaca. Filistindarren, satrapac berriz Bethsameseco muguetaraino jarraiquitzen ciren.

13. Bada, Bethsamestarrac ogui ephaiten ciren haranean. Beguiac alchaturic, ikusi çuten arka, eta bozcariatu ciren ikusi çutenean.

14. Eta orgac ethorri ciren Josue Bethsamestarraren landara eta han guelditu ciren. Toqui hartan bacen harri handi bat; hautsi cituzten orguen çurac, eta hequien gainean behiac eçarri cituzten holocaustetan Jaunari.

15. Lebitarrec jautsi cituzten arka eta haren sahetsean cen kutchattoa, ceinaren barnean baitziren urhezco gauçac, et harri handiaren gainean eçarri cituzten. Eta egun hartan Bethsameseco guiçonec holocaustac Jaunari escaini ciozcaten eta bitimac imolatu.

16. Filistindarren borz satrapec ikusi çuten hori, eta egun berean Acaronera bihurtu içan ciren.

17. Hauquiec dira, bada, Filistindarrec Jaunari hobenarençat bihurtu cituzten guibeleco cilho urhezcoac: Açotec bat, açac bat, Ascalonec bat, Jethec bat, Acaronec bat;

18. Eta haimberce urhezco arratoin nola hiri baitzen Filistindarren borz herri araldeetan, hiri harrasidunetic herri harrasigabecoraino, eta Abel-handiraino, ceinaren gainean eçarri baitzuten Jaunaren arka, egungo eguna arteo Josue Bethsamestarraren landan dena.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 6