Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 6:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunaren arka egotu cen beraz çazpi hilabethe Filistin-herrian.

2. Filistindarrec apheçac eta aztiac deithu cituzten, ciotelaric: Cer eguinen dugu Jaunaren arkaz? Erakuts diçaguçue noletan bihurtuco dugun bere lekura. Hauquiec ihardetsi çuten:

3. Baldin Israelgo Jaincoaren arka bihurcen baduçue, ez beçaçue hutsa utz, bainan çor duçuena bihur çoçue bekatuarençat, eta orduan sendatuco çarete eta jaquinen duçue certaco haren escua ez den çuen ganic guibelatzen.

4. Filistindarrec erran çuten: Cer da bekatuarençat bihurtu behar dioguna? Ihardetsi çuten:

5. Filistindarren herri araldeen nombrearen arabera, eguizquitzue borz guibelaldeco cilho urhezco eta borz arratoin urhezcoac, ceren çauri bera içatu baita çuen baithan eta çuen satrapen baithan. Eta çuen guibelaldeco cilhoen iduriac eguinen ditutzue, eta çuen lurra xahutu duten arratoinenac, eta goretsico duçue Israelgo Jaincoa, eta beharbada bere escua alchatuco du çuen gainetic, çuen jaincoen eta çuen lurraren gainetic.

6. Certaco gogorcen ditutzue çuen bihotzac Eguiptoac eguin içan duen beçala, eta Faraonec beçala? Faraonec, joa içan cen ondoan, ez othe cituen utzi Israeldarrac, ceinac goan baitziren?

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 6