Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 4:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Filistindarrac, alcha bihotzac, eta içan çaizte guiçon; ez betzatzue cerbitza Hebrearrac, hequiec gu cerbitzatu gaituzten beçala. Alcha bihotzac eta guduca!

10. Filistindarrac guducatu ciren beraz. Israel sarrasquitua içan cen, eta bakotchac bere olhara ihes eguin çuen; eta sarrasqui gaitza eguina içan cen; hogoi eta hamar mila oinezcoc Israeldic lurra jo çuten.

11. Jaincoaren arka hartua içan cen eta Heliren bi semeac ere, Ophni eta Phinees hilac içan ciren.

12. Bada egun berean Benjamintar bat armadatic lasterca ethorri cen Silora, soinecoa xehacatua eta burua herrautsez estalia.

13. Eta guiçon hori ethorri cenean, Heli bere alkian jarria çagoen bideco aldera beguira. Ecen haren bihotza Jaincoaren arkarençat ikaran çagoen. Bada, sarthu cen ondoan, guiçonac hiriari eman cioen berria, eta hiri gucia marrasquetan jarri cen.

14. Helic aditu cituen heigora hequiec, eta erran çuen: Cer da harramanz hortaco deihadarra? Eta Benjamintarra berehala ethorri citzaioen eta berria ekarri cioen Heliri.

15. Bada, Helic orduan bacituen lau hogoi eta hemeçorci urthe; haren beguiac lambrotuac ciren, eta etzeçaqueen ikus.

16. Benjamintarrac erran cioen: Ni naiz gudutic ethorri naicena eta ni naiz egun armadatic itzuri naicena. Helic erran cioen: Cer guerthatu da egun, ene semea?

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 4