Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 4:16-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Benjamintarrac erran cioen: Ni naiz gudutic ethorri naicena eta ni naiz egun armadatic itzuri naicena. Helic erran cioen: Cer guerthatu da egun, ene semea?

17. Berri-ekarleac ihardetsi cioen: Israelec ihes eguin du Filistindarraren aitzinean, eta galce gogorra eguin da populuan: berçalde çure bi semeac ere, Ophni eta Phinees, hil dira; eta Jaincoaren arka hartua da.

18. Eta Jaincoaren arka aphaitu çuenean, Heli alkitic erori cen guibelerat atheari buruz, eta burfuinac leherturic, hil içan cen; çaharra cen ecic eta adin handitan, eta Israel juiatu içan çuen berrogoi urthez.

19. Bada, haren erreina, Phineesen emaztea, içorra cen eta erditzeco heinsutan; eta adituric Jaincoaren arka hartua celaco berria, eta aitaguinarreba eta senharra hilac cituela, gurthu cen eta erdi; ecen erditzeco minac jauci citzaizcon.

20. Eta hilcera cihoalaric, haren inguruan çauden emaztequiec erran cioten: Ez lotsa, ecen seme batez erdi çare. Etzioten ihardetsi, eta etzen ohartu ere.

21. Eta icena eman cioen Icabod bere semeari, cioelaric: Bere aitaguinarreba gatic eta senharraren gatic bercetaratu da Israelen ospea, ceren hartua baita Jaincoaren arka.

22. Eta erran çuen: Ospea Israeldic bercetaratua da, Jaincoaren arka hartua celacotz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 4