Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 4:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, orduco egunetan guerthatu cen Filistindarrac bildu cirela guerlara. Israel guducatzera ilki cen Filistindarren bidera eta campatu cen Lagunça-harrin. Eta Filistindarrac Aphequera ethorri ciren,

2. Eta armada lerrotan eçarri çuten Israelen contra. Bainan gudua hasi ondoan Israelec ihes eguin cioten Filistindarrei, eta bazterretan hor-hemenca hilac içan ciren gudu hartan lau mina guiçonen ingurutsua.

3. Populua itzuli cen campetara, eta Israelgo çaharrenec erran çuten: Certaco Jaunac jo gaitu egun Filistindarren aitzinean? Jaunaren batasuneco arka Silotic gutara ekar deçagun, eta gure erdira ethor bedi, athera gaitzan gure etsaien escuetaric.

4. Populuac igorri çuen beraz Silora, eta handic ekarri çuten armadetaco Jaun, querubinen gainean jarria dagoenaren batasuneco arka; eta Heliren bi semeac, Ophni eta Phinees, ciren Jaincoaren batasuneco arkarequin.

5. Eta Jaunaren batasuneco arka campetara ethorri cenean, Israel guciac oihu handi bat eguin çuen, eta lurrac ihardetsi çuen.

6. Filistindarrec oihu hori aditu çuten, eta erran çuten: Cer da oihu handi hori Hebrearren campetan? Eta eçagutu çuten Jaunaren arka ethorri cela campetara.

7. Filistindarrac lotsatu ciren, ciotelaric: Jaincoa campetara ethorri da. Eta auhenetan eman ciren, ciotelaric:

8. Çorigaitz guri, ecen etziren horrembateco bozcalencian, ez atzo, ez herenegun! çorigaitz guri! Norc gu athera Jainco ikaragarri horien escutic? horiec, dira Jaincoac Eguipto gucia mortuan cer-nahi içurriz jo içan dutenac.

9. Filistindarrac, alcha bihotzac, eta içan çaizte guiçon; ez betzatzue cerbitza Hebrearrac, hequiec gu cerbitzatu gaituzten beçala. Alcha bihotzac eta guduca!

10. Filistindarrac guducatu ciren beraz. Israel sarrasquitua içan cen, eta bakotchac bere olhara ihes eguin çuen; eta sarrasqui gaitza eguina içan cen; hogoi eta hamar mila oinezcoc Israeldic lurra jo çuten.

11. Jaincoaren arka hartua içan cen eta Heliren bi semeac ere, Ophni eta Phinees hilac içan ciren.

12. Bada egun berean Benjamintar bat armadatic lasterca ethorri cen Silora, soinecoa xehacatua eta burua herrautsez estalia.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 4