Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 31:7-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bada, haranaz haindian eta Jordanearen berce aldean ciren Israeldarrec ikusi çutenean Israelgo guiçonec iheseguin çutela, Saul hil cela eta haren semeac ere, utzi cituzten beren hiriac eta ihesari eman ciren; eta Filistindarrac ethorri ciren, eta han eguin çuten beren egoitza.

8. Guerthatu cen bada biharamunean, Filistindarrac ethorri cirela hilen biluztera, eta atzeman cituzten Saul eta bere semeac Jelboeco mendian etzanac.

9. Sauli burua moztu cioten eta bere harmetaric biluci çuten; eta igorri çuten Filistindarren lurrera inguruan, berriaren ematera jaincordeen temploan eta populuetan.

10. Eta Saulen harmac eçarri cituzten Astarothen temploan, haren gorphutza, berriz, dilindan Bethsango harrasian.

11. Hori aditu çutenean Jabesgalaadtarrec, Filistindarrec Sauli eguin ciozcaten guciac,

12. Bihotz guehienic çutenac oro jaiqui ciren, bidean ibili ciren gau gucia eta hartu cituzten Saulen gorphutza eta haren semeenac Bethsango harrasitic; ethorri ciren Jabes Galaadera, eta han erre cituzten.

13. Eta hartu cituzten hequien heçurrac, eta ehorci cituzten Jabeseco oihanean, eta çazpi egunez barur eguin çuten.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 31