Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
  21. 21
  22. 22
  23. 23
  24. 24
  25. 25
  26. 26
  27. 27
  28. 28
  29. 29
  30. 30
  31. 31

Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 3 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Samuel haurra Jaunaren aitzinean cerbitzatzen cen Heliren beguien azpian, eta orduco egunetan Jaunaren hitza bakandua cen, etzen aguerkunça garbiric.

2. Guerthatu cen, bada, egun batez, Heli bere lekuan etzana çagoela, eta lambrotuac ciren haren beguiac, eta etzeçaqueen ikus.

3. Jaincoaren arguia hil cedin baino lehen, Samuel lo çagoen, Jaunaren temploan, ceinetan baitzen Jaincoaren arka;

4. Jaunac deithu çuen Samuel. Hunec ihardetsi çuen: Huna ni.

5. Eta jo çuen Heliren gana eta erran cioen: Huna non naicen, ecic deithu nauçu. Helic ihardetsi cioen: Etzaitut deithu, itzul çaite eta lo eguiçu. Goan cen eta loac hartu çuen.

6. Eta Jauna berriz abiatu cen Samuelen deitzen. Samuel jaiquiric, goan cen Heli gana, eta erran cioen: Huna non naicen, ceren deithu bainauçu. Helic ihardetsi cioen: Etzaitut deithu, ene haurra, itzul çaite eta lo eguiçu.

7. Bada, Samuelec etzuen oraino eçagutzen Jauna, eta Jaunaren hitza etzitzaioen aguertu.

8. Eta Jauna berriz abiatu cen eta oraino deithu çuen Samuel hirugarren aldico. Samuel jaiquiric, goan cen Heli gana,

9. Eta erran cioen: Huna non naicen, ceren deithu bainauçu. Helic eçagutu çuen beraz Jaunac deitzen çuela haurra, eta erran cioen Samueli: Çoaz eta lo eguiçu, eta guehiago deitzen baçaituzte, erranen duçu: Minça çaite, Jauna, ceren çure cerbitzariac ençuten baitzaitu. Samuel goan cen beraz, eta bere lekuan lokartu cen.

10. Jauna ethorri cen, eta gueldituric, deithu çuen, lehen beçala bietan: Samuel, Samuel. Eta Samuelec erran çuen: Minça çaite, Jauna, ceren çure cerbitzariac ençuten baitzaitu.

11. Eta Jaunac erran cioen Samueli: Huna solas bat daramat Israelen; edoceinec adi deçan, xixtuca hasico baitzaizco bere bi beharriac.

12. Egun hartan Heliren contra eraiquico ditut haren etcheaz erran ditudan guciac: hasico naiz eta akabatuco dut.

13. Ecen aitzinetic jaquinsun eguin dut haren etchearen bethico juiatzecotan nincela, hango tzarqueria gatic, ceren eta baitzaquien itsusqui çabilzquiola bere semeac, eta ez baititu gaztigatu.

14. Hargatic cin eguin içan diot Heliren etcheri, ez dela haren etcheco tzarqueria behinere gucian, ez bitimez, ez eta emaitzez xahutuco.

15. Bada, Samuelec goiceraino lo eguin çuen, eta idequi cituen Jaunaren etcheco atheac. Bainan lotsa cen Heliri erakusterat ematea içan çuen aguercunça.

16. Helic deithu çuen beraz Samuel, eta erran cioen: Samuel, ene haurra. Hunec ihardetsi cioen: Huna non naicen.

17. Helic galdatu cioen: Cer da solasa Jaunac erran darotzuna? Othoizten çaitut, ez beçadaçut gorde. Hau eguin beçaçu Jaincoac, eta hori gainetic, baldin hitz bat estalcen badarotaçu erranac içan çaizquitzun solas gucietaric.

18. Hargatic Samuelec aguertu ciozcan solas guciac, eta etzioen batere estali. Helic ihardetsi çuen: Jauna da, eguin beça bere beguietan ongui çaioena.

19. Bada, Samuel handitu cen, eta Jauna harequin cen, eta Jaunaren solas gucietaric bat etzen lurrera erori.

20. Eta Danetic Bersabeeraino, Israel guciac eçagutu çuen Samuel Jaunaren eguiazco profeta cela.

21. Eta berriz ere Jauna aguertu cen Silon, ecic Jauna Silon aguertu citzaioen Samueli, Jaunaren hitzaren arabera. Eta Samuelec Israel guciari errana guerthatu içan cen.