Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 29:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Filistindarren armada guciac bildu ciren beraz Aphequera. Israel ere campatu cen Jezrahelen cen ithurri baten inguruan.

2. Bada, Filistindarren satrapac baçoacen ehunen eta milen buruan; Dabid ordean eta bere guiçonac azquen armadan ciren Aquisequin.

3. Eta Filistindarren aitzindariec Aquisi erran cioten: Cer nahi dute Hebrear horiec? Eta Aquisec ihardetsi cioten Filistindarren aitzindariei: Ez duçue eçagutzen Dabid, Israelgo erregue Saulen cerbitzari içana? Bada asco egun edo urthe enequin dela, eta ez dut erratecoric den gutiena horren baithan kausitu, ene gana ihes eguin içan duenetic eta egungo eguna arteo.

4. Bainan Filistindarren buruçaguiac samurtu citzaizcon, eta erran cioten: Guiçon hori guibelerat itzul bedi, eta egon eçarri içan duçun toquian, eta ez bedi gurequin jauts gudura, beldurrez-eta gure contra jaic dadien gudutan hasi gaiztequeenean; ecen nola eztiaracico du bercela bere nausia, ez bada gure buruei jaçarriz?

5. Ez da hori Dabid, ceinari dançariec cantatzen baitzioten, erranez: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila?

6. Aquisec deithu çuen beraz Dabid, eta erran cioen: Ala Jauna! çucena baitzare, eta prestua ene beguietan, çure sar-ilkiac enequin içatu dira campetan, eta ez dut çu baithan gaizquiric ttipiena atzeman ene gana ethorri çaren egunetic eta egungo eguna arteo: bainan etzare satrapen gogaraco.

7. Itzul çaite beraz, eta çoaci baquean, eta ez betzatu eri Filistindarren satrapen beguiac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 29