Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 28:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guerthatu cen, bada, orduco egunetan Filistindarrec bildu cituztela beren armadac eta Israeli guerla emateco eguimbidetan jarri cirela; eta Dabidi erran cioen Aquisec: Jaquiçu segurqui orai çu eta çure guiçonac enequin atheratuco çaretela guerlara.

2. Dabidec ihardetsi cioen Aquisi: Orai jaquinen duçu cer eguinen duen çure cerbitzariac. Eta Aquisec Dabidi erran cioen: Eta nic ene buruaren çain eçarrico çaitut bethi.

3. Bada, Samuel hil içan cen, eta Israel guciac deithoratu çuen, eta ehorci çuten Erramathan, bere hirian. Eta Saulec bere lurretic egotzi cituen gaizquinac eta aztiac.

4. Filistindarrac bildu ciren, eta ethorri, eta campatu ciren Sunamen. Saulec ere bildu çuen Israel gucia, eta Jelboera ethorri cen.

5. Saulec ikusi cituen Filistindarren campac, icitu cen eta haren bihotza ikaratu cen hainitz.

6. Consultatu çuen Jauna, ceinac ez baitzioen ihardetsi ez ametsez, ez aphecez, ez-etare profetez.

7. Eta Saulec erran cioten bere cerbitzariei: Pithona duen emaztequi bat bilha darotaçue, eta goanen naiz haren gana, eta haren bidez errequei eguinen dut. Eta bere cerbitzariec ihardetsi cioten: Pithona duen emaztequi bat bada Endorren.

8. Aldatu cituen beraz bere soinecoac, eta berceen soinecoac jaunci cituen, eta goan cen bera, eta bi guiçon berequin; ethorri ciren gabaz emaztequia gana, eta erran cioen: Pithonaz asma diçadaçu eta ilkiaraz erranen darotzudana.

9. Eta emaztequiac ihardetsi cioen: Huna badaquiçu cembatetarainocoac eguin dituen Saulec, eta nola bere lurretic eceztatu dituen gaizquinac eta aztiac. Certaco beraz celatac hedatzen diozcatzu ene biciari, hila içan nadiençat?

10. Eta Saulec cin eguin cioen Jaunaz, cioelaric: Ala Jauna! gauça huntaz bidegaberic batere guerthatzen baçaitzu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 28