Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 27:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Horren gatic Aquisec egun hartan eman cioen Siceleg, eta aria hortaz Siceleg eguina içan da Judaco erreinuco egungo eguna artean.

7. Bada, Dabid Filistindarren lurrean egotu içan cen egun guciac heldu içan ciren lau hilabethetara.

8. Eta Dabid igan cen, eta haren guiçonac ere bai, eta harrapaquinac eguiten cituzten Jesuritic, eta Jercitic, eta Amalectarretaric; ecen herri hequietaco egoiliarrac ciren, behiala Surretic Eguiptoco lurrera helcen cirenac.

9. Eta Dabidec lur hura gucia jotzen çuen, eta etzuen ez guiçonic, ez emaztequiric biciric uztea; eta harturic ardiac, idiac, astoac, cameluac eta soinecoac, itzulcen cen eta Aquisen gana ethorcen.      

10. Bada, Aquisec erraten cioen: Noren gainera eguin duçu oraicoan? Dabidec ihardesten çuen: Judaco hegoaldera, eta Jerameelgo hegoaldera, eta Cenico hegoaldera.

11. Dabidec ez guiçon bat, ez emaztequi bat etzuen biciric uzten, ez-eta Jethera erakarcen, erranez: Beldur içateco litaque gure contra minça litecen. Hola haritu cen Dabid, eta hori içan cen haren leguea Filistin-herrian egotu ceno.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 27