Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 27:2-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Eta Dabid jaiqui cen, eta goan cen bera, eta sei ehun guiçon harequin, Aquis, Maoquen seme Jethen erregue cenaren gana.

3. Eta Dabid Aquisequin Jethen egotu cen, bera eta bere guiçonac; guiçon bakotcha eta bere etchea; Dabid eta bere bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail Nabal Carmelecoaren emaztea.

4. Sauli berria ekarri cioten Dabidec Jethera çuela ihes eguin, eta etzen guehiago haren ondoan ibili.

5. Bada, Aquisi erran cioen Dabidec: Gracia aurkitu badut çure beguietan, leku bat emana içan bequit bazterralde huntaco hirietaric batean, han eguin deçadan ene egoitza; ecic certaco çure cerbitzaria çurequin egonen da erregue-hirian?

6. Horren gatic Aquisec egun hartan eman cioen Siceleg, eta aria hortaz Siceleg eguina içan da Judaco erreinuco egungo eguna artean.

7. Bada, Dabid Filistindarren lurrean egotu içan cen egun guciac heldu içan ciren lau hilabethetara.

8. Eta Dabid igan cen, eta haren guiçonac ere bai, eta harrapaquinac eguiten cituzten Jesuritic, eta Jercitic, eta Amalectarretaric; ecen herri hequietaco egoiliarrac ciren, behiala Surretic Eguiptoco lurrera helcen cirenac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 27