Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 27:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Dabidec eguin çuen bere gogoan: Egun bat edo berce erorico naiz Saulen escuetara. Ez othe da hobe ihes nohan eta itzur nadien Filistindarren lurrera, Saulec etsia har deçançat, eta utz deçan ene bilhatzea Israelgo bazter orotan? Ihes eguinen diot beraz haren escuari.

2. Eta Dabid jaiqui cen, eta goan cen bera, eta sei ehun guiçon harequin, Aquis, Maoquen seme Jethen erregue cenaren gana.

3. Eta Dabid Aquisequin Jethen egotu cen, bera eta bere guiçonac; guiçon bakotcha eta bere etchea; Dabid eta bere bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, eta Abigail Nabal Carmelecoaren emaztea.

4. Sauli berria ekarri cioten Dabidec Jethera çuela ihes eguin, eta etzen guehiago haren ondoan ibili.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 27