Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 26:5-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta Dabid ixilic jaiqui cen eta Saul cen toquira ethorri. Ikusi cituenean non lo eguiten çuten Saulec eta Abnerrec, Nerren semeac, erregueren armadaco buruçaguiac, eta Saul lo bere olhan, eta gaineraco jende xehea haren inguruan,

6. Dabidec erran cioten Aquimelec Hethearrari, eta Abisairi, Sarbiaren seme, Joaben anaiari: Nor jautsico da enequin Saulen campetara? Abisaic ihardetsi çuen: Ni jautsico naiz çurequin.

7. Dabid eta Abisai goan ciren beraz gabaz populura, eta atzeman çuten Saul etzana eta lo bere olhan, eta haren lança lurrean landatua haren buruco aldetic; Abner, berriz, eta populua lo erregueren inguruan.

8. Eta Abisaic erran cioen Dabidi: Jaunac egun çure etsaia çure escuetan eçarri du. Orai beraz lança ukaldi batez lurrean cilhatuco dut, eta bigarrenic ez da beharco.

9. Dabidec Abisairi ihardetsi cioen: Berautzu hilcetic; ecen norc bere escua Jaunaren cristoren gainera hedatuco du, eta hobengabe içanen da?

10. Eta Dabidec erran çuen: Ala Jaincoa! Jaunac ez badu berac jotzen, edo heriotzeco eguna ez baçaio heldu, edo gudura jautsiric ez bada galcen, bicico da.

11. Jaunac beguira beneça escua hedatzetic Jaunaren cristoren gainera: orai beraz buruaren ondoan duen lança, eta ur edateco uncia har çatzu eta goacen.

12. Dabidec eraman cituen beraz lança eta ur edateco uncia, Saulen buruaren ondoan cena, eta goan ciren: eta nihor etzen içan ikusi eta aditu cituenic, eta iratzarri cenic, ceren Jaunaganicaco lo bat hequien gainera erori baitzen.

13. Eta Dabid berce aldera iraganic, guelditu ondoan urrunetic mendi-bizcar batean, eta compasu handi bat hequien artean içan cenean,

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 26