Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 26:17-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Saulec, bada, eçagutu çuen Dabiden minçoa, eta erran çuen: Minço hori ez othe da çurea, ene seme Dabid? Dabidec ihardetsi cioen: Ene minçoa da, oi ene erregue jauna.

18. Eta erran çuen oraino: Certaco ene jauna dabila bere cerbitzariaren ondotic? Cer eguin dut? edo cer gaizqui da ene baithan?

19. Orai beraz, ene erregue jauna, ençun çatzu, othoi, çure cerbitzariaren hitzac: Ene contra subermatzen çaituena Jauna balin bada, usain goçotan har beça sacrificioa; bainan ordean guiçasemeac badira, madaricatuac dira Jaunaren aitzinean, hainec egun bainaute egotzi, Jaunaren primançan ez nadiençat egon, diotelaric: Habil, cerbitzazquic jainco arrotzac.

20. Eta orai ene odola lurrera ez bedi ixur Jaunaren aitzinean, Israelgo erregue atheratu delacotz cucuso baten ondoan, mendietan epherra bilhatzen den beçala.

21. Saulec ihardetsi çuen: Bekatu eguin dut; itzul çaite, ene seme Dabid; ecic nihoiz-ere ez darotzut guehiago gaizquiric eguinen, ceren egun çure beguiec guphidetsi duten ene bicia: agueri da ecic çoroqui haritu naicela, eta asco gauçaz jaquinsun ez nincela.

22. Eta Dabidec hunela ihardetsi çuen: Huna erregueren lança; erregueren muthiletaric bat athera bedi, eta har beça.

23. Jaunac, bere çucentasun eta cintasunaren arabera, sariztatuco du bakotcha; ecen egun Jaunac ene escuan eçarri çaitu, eta ez dut ene escua hedatu nahi içan Jaunaren cristoren gainera.

24. Eta nola egun çure bicia guphide handi içatu baita ene beguietan, hala ene bicia ere içan bedi Jaunaren beguietan, eta beguira beneça hestura orotaric.

25. Saulec erran cioen beraz Dabidi: Benedicatua içan becedi, Dabid, ene semea; eguiten abiatzen duçuna, eguinen duçu; eta çure ahalac ahal içanen du. Bada, Dabid goan cen bere bidean, eta Saul itzuli cen bere lekura.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 26