Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 25:38-44 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

38. Eta hamar egun iragan cirenean, Jaunac jo çuen Nabal, eta hil içan cen.

39. Dabidec Nabal hil cela aditu çuenean, erran çuen: Benedica bedi Jauna, Nabalenganicaco ene laidoa xahutu duena, eta bere cerbitzaria gaizquitic beguiratu duena; eta Jaunac Nabalen tzarqueria bihurraraci du haren buruaren gainera. Dabidec igorri çuen beraz Abigailen gana, eta minçatu citzaioen hura emaztetzat harceco.

40. Dabiden cerbitzariac ethorri ciren Abigailen gana Carmelera, eta minçatu citzaizcon hunela: Dabidec çure gana igorri gaitu, çu bere emaztetzat hartu nahiz.

41. Xutituric, Abigail lurrean ahuspez adoran eman cen, eta erran çuen: Huna çure nescatoa, sehi bat beçala içan bedi ene jaunaren cerbitzarien oinen garbitzeco.

42. Eta berehala jaiquiric, Abigail igan cen asto baten gainera, eta borz nescatcha, haren andreorenac, goan ciren harequin, eta jarraiqui cen Dabiden meçulariei; eta eguin cen haren emazte.

43. Dabidec halaber emaztetzat hartu çuen Aquinoam Jezrahelgoa, eta biac içan ciren haren emazte.

44. Saulec ere Micol, bere alaba, Dabiden emaztea, eman içan cioen Phalti Laisen semeari, ceina baitzen Galimgoa.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 25