Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 25:28-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

28. Barka çaçu çure nescatoaren hobena; ecic Jaunac çuri, ene jaunari alchatuco dio iraupenezco etche bat, ceren Jaunaren guduac guducatu baititutzu, ene jauna; gaizquia beraz ez bedi çu baithan kausi çure bicitzeco egun orotan.

29. Ecen baldin norbait alchatzen bada çure contra, çure arima beharrez, ene Jaunaren arima beguiratua içanen da bicidunen molçoan beçala, çure Jainco Jauna baithan; bada çure etsaien arima birundaca erabilico da, habalaren oldarrean eta inguraldietan beçala.

30. Noiz-ere beraz Jaunac eguin baitaquizquetzu çuri, ene jaunari, çuretzat erran içan dituen ongui guciac, eta buruçagui eçarri çaituqueenean Israelen gainean,

31. Hau ez da çuretzat içanen urriquibidetan, ez-eta ene jaunarençat bihotzeco beharduretan, ixuri duelacoan hobenic ez duenaren odola, edo cerorrec çure burua aspertu duçulacoan; eta noicere Jaunac onguiz gaindituco baitu ene jauna, orhoituco çare orduan çure nescatoaz.

32. Dabidec Abigaili ihardetsi cioen: Benedica bedi Israelgo Jainco Jauna, egun ene bidera igorri çaituena, eta benedica bedi çure ahoco bitza;

33. Benedicatua içan beçaiteci çu, egun odolera goatetic, eta ene burua en escuz aspercetic beguiratu nauçuna.

34. Bercela, ala Israelgo Jainco Jauna! ni çuri gaitz eguitetic beguiratu nauena, baldin ez bacine laster ene bidera ethorri, etzen bihar goiça arguitu arte huntan harrasiari guernua ixurcen duenic gueldituco Nabalen etchean.

35. Dabidec hartu cituen beraz Abigailen escutic harec ekarri içan ciozcanac oro, eta erran cioen: Çoaz baquean çure etcherat; huna non ençun dudan çure hitza, eta onhetsi çure beguithartea.

36. Bada, Abigail itzuli cen Nabalen gana: eta hara barazcari handi bat çuela etchean, iduri erregue-barazcari bat, eta Nabalen bihotza harro cen, ecen bera hordi-handi çagoen. Abigailec etzioen ez guti ez asqui deusere aiphatu biharamun goiça arteo.

37. Bainan arguitzeco, Nabalec bere arnoa cebatu çuenean, bere emazteac erran ciozcan oro, eta Nabalen bihotza barnean hil cen eta eguin harri bat beçala.

38. Eta hamar egun iragan cirenean, Jaunac jo çuen Nabal, eta hil içan cen.

39. Dabidec Nabal hil cela aditu çuenean, erran çuen: Benedica bedi Jauna, Nabalenganicaco ene laidoa xahutu duena, eta bere cerbitzaria gaizquitic beguiratu duena; eta Jaunac Nabalen tzarqueria bihurraraci du haren buruaren gainera. Dabidec igorri çuen beraz Abigailen gana, eta minçatu citzaioen hura emaztetzat harceco.

40. Dabiden cerbitzariac ethorri ciren Abigailen gana Carmelera, eta minçatu citzaizcon hunela: Dabidec çure gana igorri gaitu, çu bere emaztetzat hartu nahiz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 25