Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 25:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, hil içan cen Samuel, eta Israel gucia bildu içan cen, eta deithoratu çuen eta ehorci bore etchean Erramathan. Eta Dabid jaiquiric jautsi içan cen Pharango mortura.

2. Bada, guiçon bat bacen Maongo mortuan, eta haren ontasuna Carmelen cen. Guiçon hura aberats handi cen; bacituen hirur mila ardi eta mila ahunz; eta guerthatu cen haren arthaldea mozten hari cela Carmelen.

3. Bada, guiçon haren icena cen Nabal, eta haren emaztearena Abigail; eta emaztequi hura cen guciz umoa eta ederra: haren guiçona, berriz, cen gogorra, guciz gaixtoa eta malçurra; bada, Caleben odoleticacoa cen.

4. Dabidec mortuan aditu çuenean beraz Nabalec bere arthaldea mozten çuela,

5. Igorri cituen hamar guiçon-gazte, eta erran cioten: Carmelera igan çaizte, çoazte Nabalen gana, eta ene icenean agur eguinen dioçue baquezco solasequin.

6. Eta erranen dioçue: Baquea ene anaiei eta çuri, eta baquea çure etchean; çure içate guciari baquea.

7. Aditu dut çure arçain, mortuan gurequin cirenac, mozten hari direla: ez diotegu behinere bidegaberic ekarri, eta nihoiz etzaiote arthaldetic bururic escastu, gurequin Carmelen egotu içan diren gucian.

8. Galda çoçute çure muthilei, eta erranen darotzute. Orai beraz çure cerbitzariec gracia aurki beçate çure beguietan; ecen egun onean ethorcen gare; escura heldu çaitzuna emoçute çure cerbitzariei eta çure seme Dabidi.

9. Dabiden muthilac heldu içan cirenean, solas horiec oro erran ciozcaten Nabali Dabiden icenean, eta ixildu ciren.

10. Bainan Nabalec ihardetsi cioten: Nor da Dabid? eta nor da Isairen semea? egungo egunean bazterrac bethe dira beren nausien ihes dabilçan sehiz.

11. Hartu behar othe ditut beraz ene oguiac, ene urac eta ardi-moztaileençat hil ditudan acienden haraguiac, eta eman nongoac diren ez daquidan guiçon batzuei?

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 25