Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 24:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabid handic igan cen beraz eta egotu cen Engadico lekuric segurenetan.

2. Saul bihurtu cenean, Filistindarren ondotic içanic, berria ekarri cioten, ciotelaric: Hara Dabid Engadico mortuan dela.

3. Saulec harturic beraz hirur mila guiçon Israel gucian hautatuac, goan cen Dabiden eta haren lagunen bilhatzera, nahiz harcadi gaitzenetan, basahuncençat baicic ibilquiçun ez direnetan.

4. Eta ethorri cen bidean kausitzen diren ardi-hespil batzuetara: eta han bacen cilhoca bat, ceinetan Saul sarthu baitzen bere eguin-beharretara. Bada Dabid eta bere lagunac cilho haren barnean gordeac çauden.

5. Eta Dabidi erran cioten bere cerbitzariec: Huna egun hura, ceinetaz Jaunac erran içan baitarotzu: Çure etsaia çure escuetara emanen dut eguin dioçoçunçat atseguin duqueçuna. Dabid jaiqui cen beraz, eta ixilic ebaqui çuen Saulen capaco hegala.

6. Guero Dabidi bere baithan urriquitu citzaioen ceren moztu çuen Saulen capaco hegala.

7. Eta erran cioeten bere lagunei: Jaunac beguira neçala eguitetic ene nausiari, Jaunaren cristori horrelacoric, eçarcetic hunen gainean ene escua, ceren Jaunaren cristo baita.

8. Dabidec bere solasez hautsi cituen bere guiçonac eta etzituen utzi Saulen gainera alchatzera. Bada Saul cilhocatic atheraturic bacihoan abiatu bidean.

9. Eta Dabid ere jaiqui cen, eta cilhotic ilkiric, Sauli guibeletic oihu eguin cioen, cioelaric: Jauna, ene erreguea. Saulec guibelerat beguiratu çuen; eta Dabidec, lurreraino makurtuz, adoratu çuen,

10. Eta Sauli erran cioen: Certaco ençuten ditutzu guiçonac erraten darotzutenac: Dabid çuri gaizquia eguin beharrez dabila?

11. Huna non egun çure beguiz ikusi duçun Jaunac ene escuetara eman çaituela harpean; eta çure hilcea gogoratu çait; bainan guphidetsi çaitu ene beguiac; ecic erran dut: Ez dut escua hedatuco ene nausiaren gainera, ceren Jaunaren cristo baita.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 24