Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 23:8-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta Saulec populu guciari manu eman cioen gudura jauts çadien Ceilara, eta sethia cetzan Dabid eta haren lagunac.

9. Dabidec jaquin çuenean Saul ixilca hari cela haren galceco bideen aphaincen, erran cioen Abiathar apheçari: Jaunçaçu ephodoa.

10. Eta Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, çure cerbitzariac aditu du Saul Ceilara ethorceco xuxencen hari dela, ene gatic hiriaren xahutzeco xedetan.

11. Ceilarrec haren escuetara arthiquico othe naute? eta Saul ethorrico othe da, çure cerbitzariac aditu duen beçala? Israelgo Jainco Jauna, argui çaçu çure cerbitzaria. Jaunac ihardetsi çuen: Saul ethorrico da.

12. Eta Dabidec erran çuen: Ceilarrec emanen othe gaituzte, ni eta enequin diren guiçonac, Saulen escuetara? Jaunac ihardetsi çuen: Emanen çaituztete.

13. Dabid jaiqui cen beraz, eta sei ehun guiçonen heina harequin, eta Ceilatic atheraturic, bazterrez-bazter çabilçan, ez-jaquinez norat eguin. Sauli berria eramana içan citzaioen ihes eguin çuela Dabidec Ceilatic eta itzuri cela; hargatic Saulec bere baithan gorde çuen ilkitzeco xedea.

14. Bada Dabid egoten cen mortuan toqui hazcarrenetan, eta egotu cen Cipheco mortuco mendian, mendi oihansuan. Saul halere bethi haren ondoan çabilan, bainan Jaunac etzioen escuetarat eman.

15. Eta Dabidec ikusi çuen Saul atheratu cela haren bicia beharrez. Bada Dabid Cipheco mortuan çagoen, oihan-pean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 23