Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 23:16-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Jonathas, Saulen semea, jaiqui cen; goan cen Dabiden gana oihanera, hazcartu çuen haren bihotza Jaincoa baithan, eta erran cioen:

17. Ez içan beldurric, ecen ene aita Saulen escua ez da çure gainera helduco; erreguinaturen çare Israelen gainean, eta ni bigarren içanen naiz çure ondotic; eta ene aita Saulec berac badaqui hori.

18. Batasun eguin çuten beraz biec elkarrequin Jaunaren aitzinean. Dabid guelditu cen oihanean eta Jonathas itzuli cen bere etchera.

19. Ciphtarrac igan ciren bada Saulen gana Gabaara, eta erran cioten: Ez othe daquiçu Dabid gordeca dagoela gure toquian oihaneco leku segurenetan, Haquilaco munhoan, ceina baita mortuco escuin-aldean?

20. Orai beraz çure bihotzac jausteco lehia içatu duen beçala, jauts çaiteci; ordean hura erregueren escuetara ematea gure eguitecoa da.

21. Eta Saulec ihardetsi çuen: Jaunac benedica betzazte, ceren urricaldu çareten ene çorigaitzari.

22. Çoazte beraz, othoi; ardura handienarequin ibil çaitezte urhats hortan, artharequin bilha çaizte, eta beguiz har çaçu hura dabilan toquia, edo hean norc ikusi duqueen han; ecen ustea badu, nic amarrurequin celatac hedatzen diozcadala.

23. Ikus eta beguizta çatzue haren gordegailu guciac, ceinetan gordetzen baita; ene gana bihur çaizte berri segurequin, goan nadiençat çuequin; eta luphean sarthua balitz ere, bilhatuco dut hura Judaco çoko gucietan.      

24. Eta Ciphtarrac jaiquiric, beren toquira goan ciren Saulen aitzinean. Bada Dabid eta bere guiçonac ciren Maongo mortuan, celhaietan Jesimongo escuinalderat.

25. Saul goan cen beraz bere lagunequin haren bilhatzera; berri hori ekarria içan citzaioen Dabidi, eta berehala jautsi cen guerendara, eta Maongo mortuan çagoen. Saulec aditu çuenean hori, Dabidi jarraiqui cen Maongo mortura.

26. Saul çabilan mendi-macelan alde batetaric, eta Dabid eta bere guiçonac ciren mendi-macelan berce aldetic. Bada Dabidec etsitzen çuen Saulen beguitharteari itzurcea, ceren Saulec bere guiçonequin inguratzen baitzituen Dabid eta bere lagunac ustei batec beçala.

27. Eta berri-ekarle bat ethorri citzaioen Sauli, cioela: Higui çaite, eta çato, ceren Filistindarrac sarthu baitira çure lurrean.

28. Utziric beraz Dabiden ondoticaco urhatsa, Saul itzuli cen, eta goan cen Filistindarren bidera. Hargatic deithu çuten leku hura Berez-harri.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 23