Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 22:13-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Eta Saulec erran cioen: Cergatic ene contra elkar-hartu duçue çuc eta Isairen semeac, eta nolaz eman diozcatzu oguiac eta ezpata bat, eta harençat consultatu duçu Jaincoa, hura ene contra alchatzeco, bethi orai arteo celatac hedatuz?

14. Aquimelequec erregueri ihardetsi cioen: Eta nor da çure cerbitzari gucietan hain fidelic nola Dabid, erregueren suhia, çure manura abiatzen dena eta çure etchean ospez bethea dena?      

15. Egun hasi othe naiz harençat Jaincoaren consultatzen? Nabarmenduraric (urrun ni ganic) erreguec har ez beça bere cerbitzariaren gainean horrelaco gauçaz, ene aitaren etche gucian: ecen çure cerbitzariac eguiteco hortaz ez du, ez guti, ez asqui, jaquitateric batere içatu.      

16. Erreguec erran cioen: Heriotzez hilen çarete, Aquimelec, çu, eta çure aitaren etche gucia.

17. Eta erreguec bere inguruco manupecoei erran cioeten: Bihur çaitezte eta hil çatzue Jaunaren apheçac; ecen horien escua Dabidequin da, çaquitelaric ihes eguin çuela, ez darotatet albisteric eman. Bainan erregueren cerbitzariec etzuten escua hedatu nahi içan Jaunaren aphecen gainera.

18. Erreguec Doegui erran cioen: Bihur çaite çu, eta jauz çaite aphecen gainera. Eta Doeg Idumearra bihurturic, jauci cen aphecetara, eta egun hartan hil içan cituen, laur-hogoi eta borz guiçon lihozco ephodoaz jaunciac.

19. Guero ezpataz jo çuen Nobe, aphecen hiria, hilez guiçonac eta emaztequiac, haurrac eta bulharrecoac, idiac, astoac eta ardiac.

20. Ordean Aquitoben seme Aquimelequen seme bat, Abiathar deitzen cena, itzuriric, Dabiden gana ihes eguin çuen,

21. Eta berria ekarri cioen nola Saulec hil içan cituen Jaunaren apheçac.

22. Dabidec erran cioen Abiatharri: Banaquien egun hartan, Doeg Idumearra han cenaz gueroztic, Sauli hutsic gabe berria emanen cioela; ni naiz hobendun çure aitaren etcheco gucien heriotzeaz.

23. Çaude enequin, ez içan beldurric; baldin nihor balin badabila ene biciaren ondoan, çure bicia ere bilhatuco du, eta enequin batean beguiratuco çare.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 22