Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 22:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabid goan cen beraz handic, eta ihes eguin çuen Odolamgo cilhora. Haren anaiec eta haren aitaren etche guciac aditu çutenean hori, harat jautsi içan ciren haren gana.

2. Eta hesturan, çorren azpian eta gaitziduretan ciren guciac bildu ciren haren gana; eguina içan cen hequien buruçagui, eta baciren harequin lau ehun guiçonen ingurua.

3. Dabid goan cen handic Masphara, ceina baita Moab-herrian, eta Moabeco erregueri erran cioen: Ene ait-amac egon beitez, othoi, çuequin, jaquin deçadan arteo nitaz cer eguinen duen Jaunac.

4. Eta utzi cituen Moabeco erregueren aitzinean, eta haren baithan egotu ciren, Dabid gaztelu hartan egotu ceno.

5. Gad profetac Dabidi erran cioen: Ez egon gaztelu huntan; çoaci Judaco lurrera. Eta Dabid goan cen, eta ethorri cen Hareteco oihanara.

6. Saulec nabaditu çuen aguertu cirela Dabid eta harequilaco guiçonac. Bada Saul Gabaan çagoenean, eta Erraman den oihan batean celaric, lança escuan eta bere cerbitzari guciez inguratua,

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 22