Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 21:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Dabid ethorri cen Nobera, Aquimelec apheçaren gana. Aquimelec harritu cen Dabiden ethorceaz. Erran çaroen: Nolaz çare bakarric eta nihor gabe çurequin?

2. Aquimelec apheçari ihardetsi çaroen Dabidec: Erreguec eman içan darot manu bat, eta erran darot: Nihorc ez beça jaquin certara igorria çaren nitaz eta nolaco manamenduac eman darozquitzudan ecic-eta ene guiçonac meçutuac ditut halaco eta hulaco lekura.

3. Orai beraz escuan balin baduçu cerbait, borz ogui edo atzematen duçuna, indaçu niri.

4. Eta Dabidi ihardestean, apheçac erran cioen: Ez dut ogui arduracoric escuan, bainan bakarric ogui saindua çure guiçonac xahu dira, bereciqui emaztequietaric?

5. Dabidec ihardetsi cioen apheçari eta erran: Eguiazqui emaztequiez denaz ber, beguiratzen gare atzotic eta herenegundic, atheratu garenetic, eta guiçonen puscac xahu ciren; bada, bide hori lohitua da, bainan egun xahutua içanen da pusquez den becembatean.

6. Apheçac eman cioen beraz ogui sainduetsia; ecic han etzen oguiric, ez bacen bakarric proposicioneco oguiac, Jaunaren aitzinetic aldaratuac içan cirenac, ogui beroen eçarceco.

7. Bada, egun hartan han bacen Jaunaren tabernaclean guiçon bat, Saulen muthiletaric; haren icena cen Doeg Idumearra, arçainen buruçaguia.

8. Eta Dabidec Aquimelequi erran cioen: Balin bacindu hor çure escupean lança edo ezpata bat? ceren ene ezpata eta harmac ez ditut enequin ekarri, alabainan erregueren manuac premia çuen.

9. Apheçac ihardetsi cioen: Tirrimintineco haranean hil cinduen Filistindar Goliathen ezpata huna non dela; capa batean inguratua da ephodoaren guibelean; hau nahi baduçu hartu, har çaçu hemen ez da alabainan hortaz berceric. Eta Dabidec erran çuen: Ez da berce bat hori beçalacoric, indaçu hori.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 21