Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 20:7-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Erraten badu: Ongui, çure cerbitzariac baquea içanen du; bainan samurcen bada, jaquiçu haren aiherra gaindiraino heldua dela.

8. Har çaçu beraz çure cerbitzariaz urricalpen hau, ceren nahi içan baituçu nic, çure cerbitzariac, çurequin eguin neçan Jaunaren batasuna. Bainan gaizqui cerbait ene baithan balin bada, ceronec hil neçaçu, eta çure aitaren aitzinera ez beneçaçu sarraraz.

9. Jonathasec erran cioen: Urrun hori çu ganic; ecen ez daiteque guertha, baldin garbiqui eçagutzen badut ene aitaren aihercundea gaindiraino eguina dela, ez darotzudala erranen.

10. Dabidec ihardetsi cioen Jonathasi: Norc ekarrico darot berria, çure aitac nitaz gogorqui ihardesten balin badarotzu?

11. Dabidi erran cioen Jonathasec: Çato, ilki gaitecen bazterraldetara. Eta landetara ilki cirenean biac,

12. Jonathasec erran cioen Dabidi: Israelgo Jainco Jauna, bihar edo etzi jaquin ahal badeçat ene aitaren erabaquia, eta baldin cerbait onic balin bada Dabidençat, eta ez badiot berehala norbait igorcen, eta jaquinsun ez badut eguiten,

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 20