Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 20:30-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Bada Saul hasarretu cen Jonathasen contra, eta erran cioen: Guiçonari bere lotzen den emaztequiaren semea, ez othe daquit maite ducala Isairen semea hire ahalquetan eta hire ama laidagarriaren ahalquetara?

31. Ecen Isairen semea lurraren gainean bicico den egun oroz, ez haiz segurean içanen ez hi, eta ez hire erreinua ere. Hargatic orai berean igorrac haren bilha, eta erakar darotac, ecic herioaren Seme duc hura.

32. Jonathasec ihardetsi cioen bere aita Sauli: Certaco hilen da? cer eguin du?

33. Eta Saulec lança hartu çuen hari sarceco. Eçagutu çuen Jonathasec bere aitaren baithan asmu xedatu bat cela Dabiden hilcea.

34. Jonathas mahainetic xutitu cen beraz hasarrearen hasarrez, eta jan gabe egotu cen hilabethearen bigarren egunean. Ecen damu-min hartu çuen Dabiden gainean, bere aitac ahalquea eman baitzioen.

35. Eta goiçac arguitu çuenean, Jonathas goan cen landara Dabiden oldearen arabera, eta muthico xume bat hartu çuen berequin.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 20