Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 20:21-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Muthil bat ere igorrico dut, diodalaric: Habil eta ekar daroztac gueciac.

22. Muthilari erraten badiot: Hitaz hunatago dituc gueciac, harzquic; çato ene gana, ceren baquea baituqueçu, eta, ala Jaincoa! gaitzic batere ez baita çuretzat içanen. Baldin ordean huneta minçatzen banaiz muthilari: Hitaz haratago dituc gueciac; çoaz baquean, ceren Jaunac bidalcen baitzaitu.

23. Bainan çuc eta nic erran dugun solasaz, Jauna çure eta ene artean içan bedi bethi gucico.

24. Dabid gorde cen beraz landan, eta ethorri cen hilabethearen lehena, eta erregue jarri cen oguiaren jateco.

25. Eta erregue (ohitzaren arabera) jarri cenean bere jarlekuan, ceina baitzen, harrasiaren ondoan, Jonathas xutitu cen, eta Abner jarri cen Saulen sahetsean, eta Dabiden lekua hutsa aguertu cen.

26. Eta Saulec etzuen deusere aiphatu egun hartan; ecen uste içan çuen Dabid, beharbada, lohi guerthatu citaqueela egun hartan, eta xahutugabea.

27. Eta hilabethea hasiz guerozco bigarren egunac arguitu çuenean, berriz ere Dabiden toquia hutsa aguertu cen. Eta Saulec erran cioen Jonathas bere semeari: Certaco Isairen semea ez da ethorri ez atzo, ez egun, jatera?

28. Sauli ihardetsi cioen Jonathasec: Herchatuqui othoiztu nau utz neçan Bethlehemera goatera.

29. Eta erran darot: Utz neçaçu ceren ospe handitaco sacrificio bat hirian bada, ene anaietaric batec deithu nau: orai beraz gracia aurkitu badut çure beguien aitzinean, goanen naiz berehala eta ikusico ditut ene anaiac. Aria hortaz ez da ethorri erregueren mahainera.

30. Bada Saul hasarretu cen Jonathasen contra, eta erran cioen: Guiçonari bere lotzen den emaztequiaren semea, ez othe daquit maite ducala Isairen semea hire ahalquetan eta hire ama laidagarriaren ahalquetara?

31. Ecen Isairen semea lurraren gainean bicico den egun oroz, ez haiz segurean içanen ez hi, eta ez hire erreinua ere. Hargatic orai berean igorrac haren bilha, eta erakar darotac, ecic herioaren Seme duc hura.

32. Jonathasec ihardetsi cioen bere aita Sauli: Certaco hilen da? cer eguin du?

33. Eta Saulec lança hartu çuen hari sarceco. Eçagutu çuen Jonathasec bere aitaren baithan asmu xedatu bat cela Dabiden hilcea.

34. Jonathas mahainetic xutitu cen beraz hasarrearen hasarrez, eta jan gabe egotu cen hilabethearen bigarren egunean. Ecen damu-min hartu çuen Dabiden gainean, bere aitac ahalquea eman baitzioen.

35. Eta goiçac arguitu çuenean, Jonathas goan cen landara Dabiden oldearen arabera, eta muthico xume bat hartu çuen berequin.

36. Eta erran cioen bere muthilari: Habil eta ekarzquitzadac nic igorcen ditudan gueciac. Eta muthicoa lasterca goan ondoan, berce gueci bat igorri çuen muthicoa baino urrunago.

37. Hargatic muthicoa goan cen Jonathasec guecia igorri çuen lekura, eta Jonathasec guibeletic oihu eguin cioen muthicoari eta erran: Hara, hanche da guecia hire haindian.

38. Eta Jonathasec muthicoari guibeletic berriz oihu eguin çaroen, cioelaric Higui hadi laster, ez trica. Muthicoac beraz bildu cituen Jonathasen guciac eta ekarri ciozcan bere nausiari;

39. Eta batere etzaquien cer hari cen ecen Jonathasec eta Dabidec bakarric çaquiten gauça.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 20