Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 20:19-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta çure jarlekua hutsa aguerico da etzi arteo. Jautsico çare beraz çalhuqui, eta ethorrico çare gorde behar çaren toquira lanean haritzea cilhegui den egunean, eta Ecel deitzen den harriaren aldean jarrico çare.

20. Eta nic harri haren aldetic igorrico ditut hirur gueci, eta arthiquico ditut xurira hari baninz beçala.

21. Muthil bat ere igorrico dut, diodalaric: Habil eta ekar daroztac gueciac.

22. Muthilari erraten badiot: Hitaz hunatago dituc gueciac, harzquic; çato ene gana, ceren baquea baituqueçu, eta, ala Jaincoa! gaitzic batere ez baita çuretzat içanen. Baldin ordean huneta minçatzen banaiz muthilari: Hitaz haratago dituc gueciac; çoaz baquean, ceren Jaunac bidalcen baitzaitu.

23. Bainan çuc eta nic erran dugun solasaz, Jauna çure eta ene artean içan bedi bethi gucico.

24. Dabid gorde cen beraz landan, eta ethorri cen hilabethearen lehena, eta erregue jarri cen oguiaren jateco.

25. Eta erregue (ohitzaren arabera) jarri cenean bere jarlekuan, ceina baitzen, harrasiaren ondoan, Jonathas xutitu cen, eta Abner jarri cen Saulen sahetsean, eta Dabiden lekua hutsa aguertu cen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 20