Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 20:16-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Jonathasec batasun eguin çuen beraz Dabiden etchearequin, eta Jaunac aspercunde atheratu çuen Dabiden etsaietaric.

17. Eta Jonathasec berriz ere cin eguin cioen Dabidi, maite çuelacotz; ecen nola maite baitzuen bere arima, hala maite çuen Dabid.

18. Jonathasec erran cioen: Bihar da hilabethearen lehena, eta bilhatuco çaituztete.

19. Eta çure jarlekua hutsa aguerico da etzi arteo. Jautsico çare beraz çalhuqui, eta ethorrico çare gorde behar çaren toquira lanean haritzea cilhegui den egunean, eta Ecel deitzen den harriaren aldean jarrico çare.

20. Eta nic harri haren aldetic igorrico ditut hirur gueci, eta arthiquico ditut xurira hari baninz beçala.

21. Muthil bat ere igorrico dut, diodalaric: Habil eta ekar daroztac gueciac.

22. Muthilari erraten badiot: Hitaz hunatago dituc gueciac, harzquic; çato ene gana, ceren baquea baituqueçu, eta, ala Jaincoa! gaitzic batere ez baita çuretzat içanen. Baldin ordean huneta minçatzen banaiz muthilari: Hitaz haratago dituc gueciac; çoaz baquean, ceren Jaunac bidalcen baitzaitu.

23. Bainan çuc eta nic erran dugun solasaz, Jauna çure eta ene artean içan bedi bethi gucico.

24. Dabid gorde cen beraz landan, eta ethorri cen hilabethearen lehena, eta erregue jarri cen oguiaren jateco.

25. Eta erregue (ohitzaren arabera) jarri cenean bere jarlekuan, ceina baitzen, harrasiaren ondoan, Jonathas xutitu cen, eta Abner jarri cen Saulen sahetsean, eta Dabiden lekua hutsa aguertu cen.

26. Eta Saulec etzuen deusere aiphatu egun hartan; ecen uste içan çuen Dabid, beharbada, lohi guerthatu citaqueela egun hartan, eta xahutugabea.

27. Eta hilabethea hasiz guerozco bigarren egunac arguitu çuenean, berriz ere Dabiden toquia hutsa aguertu cen. Eta Saulec erran cioen Jonathas bere semeari: Certaco Isairen semea ez da ethorri ez atzo, ez egun, jatera?

28. Sauli ihardetsi cioen Jonathasec: Herchatuqui othoiztu nau utz neçan Bethlehemera goatera.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 20