Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 20:14-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Bici içaten banaiz, eguin diçadaçu Jaunaren urricalpena; eta baldin hila içaten banaiz,

15. Ez beçaçu ene etchearen gainetic ken çure urricalpena bethi guciraino, Jaunac errotic jauçaraci dituqueenean Dabiden etsai guciac, cein bere aldian lurretic: Jaunac ken beça Jonathas bere etchetic, eta aspercunde athera beça Dabiden etsaietaric.

16. Jonathasec batasun eguin çuen beraz Dabiden etchearequin, eta Jaunac aspercunde atheratu çuen Dabiden etsaietaric.

17. Eta Jonathasec berriz ere cin eguin cioen Dabidi, maite çuelacotz; ecen nola maite baitzuen bere arima, hala maite çuen Dabid.

18. Jonathasec erran cioen: Bihar da hilabethearen lehena, eta bilhatuco çaituztete.

19. Eta çure jarlekua hutsa aguerico da etzi arteo. Jautsico çare beraz çalhuqui, eta ethorrico çare gorde behar çaren toquira lanean haritzea cilhegui den egunean, eta Ecel deitzen den harriaren aldean jarrico çare.

20. Eta nic harri haren aldetic igorrico ditut hirur gueci, eta arthiquico ditut xurira hari baninz beçala.

21. Muthil bat ere igorrico dut, diodalaric: Habil eta ekar daroztac gueciac.

22. Muthilari erraten badiot: Hitaz hunatago dituc gueciac, harzquic; çato ene gana, ceren baquea baituqueçu, eta, ala Jaincoa! gaitzic batere ez baita çuretzat içanen. Baldin ordean huneta minçatzen banaiz muthilari: Hitaz haratago dituc gueciac; çoaz baquean, ceren Jaunac bidalcen baitzaitu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 20