Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 20:11-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Dabidi erran cioen Jonathasec: Çato, ilki gaitecen bazterraldetara. Eta landetara ilki cirenean biac,

12. Jonathasec erran cioen Dabidi: Israelgo Jainco Jauna, bihar edo etzi jaquin ahal badeçat ene aitaren erabaquia, eta baldin cerbait onic balin bada Dabidençat, eta ez badiot berehala norbait igorcen, eta jaquinsun ez badut eguiten,

13. Jaunac Jonathasi hau eguin beço eta hura gainetic. Bainan baldin ene aitaren aihercundeac irauten badu çure contra, helduco dut çure beharria, eta utzico çaitut goatera baquean, eta Jauna bedi çurequin, ene aitarequin içatu den beçala.

14. Bici içaten banaiz, eguin diçadaçu Jaunaren urricalpena; eta baldin hila içaten banaiz,

15. Ez beçaçu ene etchearen gainetic ken çure urricalpena bethi guciraino, Jaunac errotic jauçaraci dituqueenean Dabiden etsai guciac, cein bere aldian lurretic: Jaunac ken beça Jonathas bere etchetic, eta aspercunde athera beça Dabiden etsaietaric.

16. Jonathasec batasun eguin çuen beraz Dabiden etchearequin, eta Jaunac aspercunde atheratu çuen Dabiden etsaietaric.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 20