Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 20:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Dabidec Erramathan den Nayothetic ihes eguin çuen, eta goanic minçatu cen Jonathasen aitzinean: Cer eguin dut? cer da ene gaizquia, eta cer hoben dut çure aitaren alderat, hura ene biciaren ondotic ibilceco?

2. Jonathasec erran cioen: Urrun hortaric, etzare hilen; ecen ene aitac ez du deusere eguinen, ez handiric, ez ttipiric, niri lehenic aiphatu gabe. Ene aitac gauça hori bakarra gorde othe darot bada? ez, ez da holacoric içanen.

3. Eta berriz Dabidi cin eguin cioen. Eta Dabidec erran çuen: Çure aitac segurqui badaqui çure beguien aitzinean gracia aurkitu dudala, eta erran duque: Jonathasec ez beça hori jaquin, atsecabetan jar ez dadiençat. Eta guehiago dena, Jaunaz eta ene arimaz (hala erran deçadan), ni eta heriotzea urhats batec berezten gaitu.

4. Jonathasec ihardetsi cioen: Cernahi erran diçadaçun, eguinen dut çuretzat.

5. Dabidec erran cioen Jonathasi: Huna bihar dela hilabethearen lehena, eta ni, azturaren arabera, erregueren aldean jarcen ohi naiz jateco; utz neçaçu beraz landetan gordetzera hirugarren eguneco arratsa arteo.

6. Eta çure aitac beguiraturic bilhatzen banau, ihardetsico dioçu: Dabidec othoiztu nau utz neçan laster batez goatera Bethlehemgo bere hirira, ceren haren leinutar guciec han baitituzte ospe handitaco sacrificioac.

7. Erraten badu: Ongui, çure cerbitzariac baquea içanen du; bainan samurcen bada, jaquiçu haren aiherra gaindiraino heldua dela.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 20