Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 2:8-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Herrautsetic atheratzen du noharroina, ongarritic erromesa, jar dadien aitzindariequin eta iduc deçan ospezco alkia. Ecen Jaunarenac dira lurraren habeac eta hequien gainean jarri du mundua.

9. Beguiratuco ditu bere sainduen oinac, eta gaixtaguinac ixilic egonen dira beren ilhumpeetan, ecen guiçona, bere indar guciarequin, herbal gueldituco da.

10. Jaunaren etsaiac ikaran egonen dira haren beldurrez; Jaunac hequien gainera ihurçuria carrascaracico du ceruetaric; Jaunac juiatuco ditu lurreco lau izquinac, erreinua emanen dio bere escuco erregueari eta alchatuco du bere Cristoren botherea.

11. Guero Elcana goan cen Erramathara, bere etchera: haurra ordean cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, Heli apheçaren beguien azpian.

12. Bada, Heliren semeac, Beliaten seme ciren, eta etzuten Jauna eçagutzen,

13. Ez-etare aphecen eguimbideac populuaren alderat; bainan edoceinec imola ceçan bitima bat, apheçaren semea heldu cen, haraguiac egosten hari cirelaric, hiruhorcecotto bat escuan,

14. Eta hura sarcen çuen berz handian edo ttipian, elcean edo duphinan; eta biruhorcecoaz alchatzen çuen gucia, apheçac baceraman beretzat. Hola eguiten cioten Silora heldu ciren Israeldar guciei.

15. Orobat bilgorra erre baino lehen, apheçaren semea heldu cen, eta imolatzen çuenari erraten cioen: Indaçu haraguia, apheçarençat erre deçadan, ecen ez dut çure ganic haragui erreric hartuco, bainan bai gordina.

16. Imolatzen çuenac erraten cioen: Bilgorra egun erre bedi lehenic ohitzaren arabera, eta guero hartuco duçu nahi duçun becembat haragui. Hunec ihardesten cioen: Ez, orai emanen darotaçu, bercela borchaz hartuco dut.

17. Apheçaren semeen bekatua guciz handia cen beraz Jaunaren aitzinean, ceren guiçonac guibelatzen baitzituzten Jaunaren sacrificiotic.

18. Bada, Samuel, mutticottoa cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, liho-harizco ephodo bat soinean.

19. Eta bere amac eguiten cioen athorra xume bat, ekarcen cioena bestetaco egun berecietan, bere senharrarequin igaiten cenean bestaco bitimaren imolatzera.

20. Helic benedicatu cituen Elcana eta bere emaztea, eta Elcanari erran cioen: Jaunac emaztequi hunen ganic bihur betzatzu haurrac, Jaunari eman dioçun bahiaren cariaz. Guero itzuli ciren beren etchera.

21. Jaunac eguin cioen beraz ikustate Anari, ceina amatu eta erdi baitzen hirur semez eta bi alabaz; eta Samuel haurra handitzen cen Jaunaren aitzinean.

22. Bada, Heli adin handitan cen. Nabaditu cituen bere semeec Israel guciari eguiten ciozcatenac oro, eta nola lo eguiten çuten tabernacleco sarcean beilatzen çuten emaztequiequin.

23. Eta erran çaroeten: Certaco eguiten duçue holacoric, populu guciaren ganic aditzen ditudan gauça itsusiac?

24. Berautzue, ene semeac, horietaric; ecen ez da ona nic ençuten dudan leloa, Jaunaren populuari hautsarazten dioçuela leguea.

25. Guiçonac guiçonaren contra bekatu eguiten badu, Jaincoa jabalaraz daiteque hobendunaren alderat: bainan Jaunaren contra eguiten badu, norc harençat eguinen du othoitz? Eta etzuten ençun içan beren aitaren boça, ceren Jaunac hil nahi baitzituen.

26. Bada, Samuel haurra eguiten eta handitzen hari cen, eta cen halaber Jaunaren eta guiçonen gogaraco.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 2