Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 2:7-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Jaunac dema beharra, dema aberastasuna; harec aphalcen, harec goititzen du.

8. Herrautsetic atheratzen du noharroina, ongarritic erromesa, jar dadien aitzindariequin eta iduc deçan ospezco alkia. Ecen Jaunarenac dira lurraren habeac eta hequien gainean jarri du mundua.

9. Beguiratuco ditu bere sainduen oinac, eta gaixtaguinac ixilic egonen dira beren ilhumpeetan, ecen guiçona, bere indar guciarequin, herbal gueldituco da.

10. Jaunaren etsaiac ikaran egonen dira haren beldurrez; Jaunac hequien gainera ihurçuria carrascaracico du ceruetaric; Jaunac juiatuco ditu lurreco lau izquinac, erreinua emanen dio bere escuco erregueari eta alchatuco du bere Cristoren botherea.

11. Guero Elcana goan cen Erramathara, bere etchera: haurra ordean cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, Heli apheçaren beguien azpian.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 2