Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 2:17-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Apheçaren semeen bekatua guciz handia cen beraz Jaunaren aitzinean, ceren guiçonac guibelatzen baitzituzten Jaunaren sacrificiotic.

18. Bada, Samuel, mutticottoa cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, liho-harizco ephodo bat soinean.

19. Eta bere amac eguiten cioen athorra xume bat, ekarcen cioena bestetaco egun berecietan, bere senharrarequin igaiten cenean bestaco bitimaren imolatzera.

20. Helic benedicatu cituen Elcana eta bere emaztea, eta Elcanari erran cioen: Jaunac emaztequi hunen ganic bihur betzatzu haurrac, Jaunari eman dioçun bahiaren cariaz. Guero itzuli ciren beren etchera.

21. Jaunac eguin cioen beraz ikustate Anari, ceina amatu eta erdi baitzen hirur semez eta bi alabaz; eta Samuel haurra handitzen cen Jaunaren aitzinean.

22. Bada, Heli adin handitan cen. Nabaditu cituen bere semeec Israel guciari eguiten ciozcatenac oro, eta nola lo eguiten çuten tabernacleco sarcean beilatzen çuten emaztequiequin.

23. Eta erran çaroeten: Certaco eguiten duçue holacoric, populu guciaren ganic aditzen ditudan gauça itsusiac?

24. Berautzue, ene semeac, horietaric; ecen ez da ona nic ençuten dudan leloa, Jaunaren populuari hautsarazten dioçuela leguea.

25. Guiçonac guiçonaren contra bekatu eguiten badu, Jaincoa jabalaraz daiteque hobendunaren alderat: bainan Jaunaren contra eguiten badu, norc harençat eguinen du othoitz? Eta etzuten ençun içan beren aitaren boça, ceren Jaunac hil nahi baitzituen.

26. Bada, Samuel haurra eguiten eta handitzen hari cen, eta cen halaber Jaunaren eta guiçonen gogaraco.

27. Bizquitartean Jaincoaren guiçon bat ethorri cen Heli gana, eta erran çaroen: Hau dio Jaunac: Ez othe naiz garbiqui aguertu çure aitaren etcheari Eguipton cirenean Faraonempeco?

28. Hura bereci dut Israelo leinu gucien artean aphez içateco, igan çadien ene aldarera, niri erre ceçan isensua, eta ephodoa erabil ceçan ene aitzinean; eta çure aitaren etcheari eman içan diozcat Israelgo semeen sacrificiotaricaco guciac.

29. Certaco osticatu ditutzu ene bitima eta enetzateco emaitzac nic temploan esqueinceco manatuac? eta certaco niri baino ohore guehiago ekarri dioçute çure semeei, hequiequin janez Israelgo ene populuaren sacrificio gucietaco picainac?

30. Hargatic huna cer dioen Israelgo Jainco Jaunac: Ene ahoz erran içan dut çure etcheac eta çure aitaren etcheac bethi gucian cerbitzatuco çuela ene aitzinean. Bainan orai Jaunac dio: Urrun hori ni ganic; haina goretsico dut ceinac goretsico bainau; bainan laidatzen nautenac, berac içanen dira laidagarri.

31. Huna non dathorcen egunac ceinetan ebaquiren baititut çure besoa eta çure aitaren etcheco besoa, ez baita çaharric atheratuco çure etchean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 2