Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 2:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ene bihotza bozcarioz jauci da ene Jauna baithan, eta ene ospea goratu da ene Jaincoa baithan; ene ahoa idequi da ene etsaien gainera, ceren goiheretu bainaiz çure escuco lagunçan.

2. Ez da sainduric Jauna beçalacoric, ecen sainduric ez da çutaz landan, eta hazcarric ez da nola baita gure Jaincoa.

3. Ixil beitez çuen solas hampurutsuac, oi çuen buruen espantatzen hari çaretenac; çuen ahotic guibela beitez ohico elheac; ceren Jauna baita jaquitate guciac dituen Jaincoa, eta harec daqui gogoeta gucien berri.

4. Crascatu da hazcarren balazta, eta herbalac indarrez guerricatuac içan dira.

5. Ontasunez lehen gaindituac cirenac, alocarioan jarri dira jan truc, eta goseac çaudecenac ase dira; agorra cen emaztequiac içan ditu asco haur, eta asco cituna agor eguin da.

6. Jaunac kencen eta ematen du bicia; ifernuetara arthiquitzen du eta handic ilkitzen.

7. Jaunac dema beharra, dema aberastasuna; harec aphalcen, harec goititzen du.

8. Herrautsetic atheratzen du noharroina, ongarritic erromesa, jar dadien aitzindariequin eta iduc deçan ospezco alkia. Ecen Jaunarenac dira lurraren habeac eta hequien gainean jarri du mundua.

9. Beguiratuco ditu bere sainduen oinac, eta gaixtaguinac ixilic egonen dira beren ilhumpeetan, ecen guiçona, bere indar guciarequin, herbal gueldituco da.

10. Jaunaren etsaiac ikaran egonen dira haren beldurrez; Jaunac hequien gainera ihurçuria carrascaracico du ceruetaric; Jaunac juiatuco ditu lurreco lau izquinac, erreinua emanen dio bere escuco erregueari eta alchatuco du bere Cristoren botherea.

11. Guero Elcana goan cen Erramathara, bere etchera: haurra ordean cerbitzatzen cen Jaunaren aitzinean, Heli apheçaren beguien azpian.

12. Bada, Heliren semeac, Beliaten seme ciren, eta etzuten Jauna eçagutzen,

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 2