Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 19:7-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Hargatic Jonathasec deithu çuen Dabid, eta solas horietaz oroz jaquinsun eguin çuen. Jonathasec Dabid aguerraraci çuen Saulen aitzinera, eta haren baithan içan cen lehen içatu cen beçala.

8. Bada, berriz biztu cen guerla, eta atheraturic Dabidec gudu eman cioten Filistindarrei; sarrasqui handitan eçarri cituen eta ihes eguin çuten haren aitzinetic.

9. Eta Jaunaren izpiritu gaixtoa jarri cen Saulen baithan. Eta bere etchean jarria çagoen, lança escuan, eta Dabidec guitarra escuz jotzen çuen.

10. Eta Saulec nahi içan çuen lançaz harrasiari josi; Dabid itzali cen Saulen aitzinetic; lança ordean, ukaldia hutseguinic, harrasian sarthu cen. Dabidec ihes eguin çuen eta gau hartaco itzuri cen.

11. Saulec beraz igorri cituen bere guardiac haren etchera, haren çainceco gau hartan, eta biharamun goicean hilceco. Dabid hortaz jaquinsun eguina içan cen Micol, bere emazteaz, ceinac erran baitzioen: Gau huntan itzurcen ez baçare, hilen çare bihar.

12. Jautsi çuen leiho batetaric; goan cen, ihes eguin çuen eta itzuri cen.

13. Orduan Micolec guiçon-itchura bat hartu çuen eta ohearen gainean eçarri; buruan eman cioen ahunz-larru bat bere ilearequin, eta soinecoez estali çuen.

14. Bada, Saulec igorri cituen aguerrarazleac, Dabiden harcera, eta ihardetsia içan citzaioeten eri cela.

15. Saulec berriz igorri cituen meçulariac Dabiden ikustera, cioelaric: Ekar darotaçue bere ohean, hila içan dadiençat.

16. Eta meçudunac ethorri cirenean, guiçon-itchura atzeman cen ohean, eta ahunz-larrua haren buruan.

17. Eta Saulec erran cioen Micoli: Certaco enganatu nauçu hola, eta ihes eguitera utzi duçu ene etsaia? Micolec ihardetsi cioen Sauli: Ceren berac erran baitarot: Utz neçaçu, bercela hilen çaitut.

18. Bada, ihes eguinic Dabid itzuri cen; Samuelen gana ethorri cen Erramathara, eta Saulec eguin ciozcan guciez jaquinsun eguin çuen. Samuel eta biac goan ciren eta Naiothen egotu ciren.

19. Eta berria Sauli ekarria içan citzaioen, erraten ciotelaric: Hara Dabid Naioth Erramathacoan dela.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 19