Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 19:5-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Bere bicia menturetan eçarri içan du, Filistindarra hil du, eta Jaunac haren escuaz harrigarri den beçala salbatu du Israel: cerorrec ikusi duçu, eta boztu çare. Certaco beraz jaçarcen dioçu hobenic gabe den odolari, hilaraci nahiz Dabid, ceinac ez baitu gaizquiric eguin?

6. Saulec hori ençun çuenean, eztitua içan cen Jonathasen solasez, eta cin eguinez erran çuen: Ala Jaincoa! Dabid hila ez baita içanen.

7. Hargatic Jonathasec deithu çuen Dabid, eta solas horietaz oroz jaquinsun eguin çuen. Jonathasec Dabid aguerraraci çuen Saulen aitzinera, eta haren baithan içan cen lehen içatu cen beçala.

8. Bada, berriz biztu cen guerla, eta atheraturic Dabidec gudu eman cioten Filistindarrei; sarrasqui handitan eçarri cituen eta ihes eguin çuten haren aitzinetic.

9. Eta Jaunaren izpiritu gaixtoa jarri cen Saulen baithan. Eta bere etchean jarria çagoen, lança escuan, eta Dabidec guitarra escuz jotzen çuen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 19