Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 19:14-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Bada, Saulec igorri cituen aguerrarazleac, Dabiden harcera, eta ihardetsia içan citzaioeten eri cela.

15. Saulec berriz igorri cituen meçulariac Dabiden ikustera, cioelaric: Ekar darotaçue bere ohean, hila içan dadiençat.

16. Eta meçudunac ethorri cirenean, guiçon-itchura atzeman cen ohean, eta ahunz-larrua haren buruan.

17. Eta Saulec erran cioen Micoli: Certaco enganatu nauçu hola, eta ihes eguitera utzi duçu ene etsaia? Micolec ihardetsi cioen Sauli: Ceren berac erran baitarot: Utz neçaçu, bercela hilen çaitut.

18. Bada, ihes eguinic Dabid itzuri cen; Samuelen gana ethorri cen Erramathara, eta Saulec eguin ciozcan guciez jaquinsun eguin çuen. Samuel eta biac goan ciren eta Naiothen egotu ciren.

19. Eta berria Sauli ekarria içan citzaioen, erraten ciotelaric: Hara Dabid Naioth Erramathacoan dela.

20. Saulec igorri cituen beraz guardiac Dabiden harcera; hequiec ikusi ondoan profeta-mulço bat profetisatzen hari cirenac, eta Samuel hequien buruan jarria, Jaunaren izpiritua lothu citzaioeten berei halaber, eta berac ere profetisatzen hasi ciren.

21. Berri hori ekarria içan cenean Sauli, igorri cituen berce meçulari batzu; bainan hequiec ere profetisatu çuten. Eta berriz ere Saulec igorri cituen meçulari hirugarrenac, ceinec orobat profetisatu baitzuten. Saul hasarre handitan sarthuric,

22. Bera ere goan cen Erramathara, heldu cen Socon den urtegui handiraino, eta galdatu çuen eta erran: Cein lekutan dira Samuel eta Dabid? Ihardetsi içan citzaioen: Naioth Erramathacoan dira.

23. Eta goan cen Naioth Erramathacora, eta berari ere lothu citzaioen Jaunaren izpiritua, eta bidean cihoan, eta profetisatzen çuen Naioth Erramathacora heldu arteo.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 19