Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 19:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada Saulec minçatu cituen Jonathas, bere semea, eta bere cerbitzari guciac, Dabid hil ceçatençat. Bainan Jonathas, Saulen semeac xitqui maite çuen Dabid;

2. Eta Jonathasec Dabid jaquinsun eguin çuen, erraten cioelaric: Saul ene aita çu hil beharrez derabila; horren gatic çure burua beguira çaçu, othoi, goicetic, itzaliric egon çaite eta çaude gorderic.

3. Eta ni ilkiric egonen naiz ene aitaren aldean, çu aldaratua çaudelaric; çutaz minçatuco naiz ene aitari; eta cer-ere ikusico baitut, erranen darotzut.

4. Jonathas beraz Dabiden alde minçatu citzaioen Saul bere aitari, eta erran cioen: Oi erregue ez beçoçu hobenic eguin çure cerbitzari Dabidi, ecen ez da çure alderat hobendun jarri, bainan haren eguinçac çuretzat hainitz onac dira.

5. Bere bicia menturetan eçarri içan du, Filistindarra hil du, eta Jaunac haren escuaz harrigarri den beçala salbatu du Israel: cerorrec ikusi duçu, eta boztu çare. Certaco beraz jaçarcen dioçu hobenic gabe den odolari, hilaraci nahiz Dabid, ceinac ez baitu gaizquiric eguin?

6. Saulec hori ençun çuenean, eztitua içan cen Jonathasen solasez, eta cin eguinez erran çuen: Ala Jaincoa! Dabid hila ez baita içanen.

7. Hargatic Jonathasec deithu çuen Dabid, eta solas horietaz oroz jaquinsun eguin çuen. Jonathasec Dabid aguerraraci çuen Saulen aitzinera, eta haren baithan içan cen lehen içatu cen beçala.

8. Bada, berriz biztu cen guerla, eta atheraturic Dabidec gudu eman cioten Filistindarrei; sarrasqui handitan eçarri cituen eta ihes eguin çuten haren aitzinetic.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 19