Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 18:5-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Dabid halaber, norat-nahi igor ceçan Saulec, orotara atheratzen cen, eta umoqui cerabilan. Saulec eçarri çuen guerlaco guiçon batzuen buruan, eta ongui ikusia cen populu guciaz, eta guciz Saulen cerbitzariez.

6. Bada, Dabid, Filistindarra hilic bihurcen celaric, emaztequi guciac atheratu ciren Israelgo hiri gucietaric, cantuz eta dançan Saulen bidera, bozcariozco atabalequin eta cistrequin.

7. Eta emaztequiec cantatzen çuten dostatuz eta erranez: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila.

8. Bainan Saul samurtu cen hainitz, eta solas hori desgogaran içatu cen haren beguietan. Eta erran çuen: Dabidi eman diozcate hamar mila, eta niri eman darozquidate mila; cer du orai escas erreguetasuna bera baicic?

9. Egun hartan eta gueroztic Saulec etzioen beraz begui onez beguiratzen Dabidi.

10. Bada, biharamunean Jaincoaren izpiritu gaixtoac hartu çuen Saul, eta profetisatzen çuen bere etchearen erdian, eta Dabidec guitarra escuz jotzen çuen, egun oroz beçala. Saulec lança escuan çaducan,

11. Eta hartaz eman cioen Dabidi, harrasiarequin josico çuelaco ustean; bainan Dabidec bazterrerat eguin cioen bi aldiz.

12. Saul Dabiden beldurretan jarri cen, Jauna harequin celacotz, eta bere ganic guibelatu citzaioelacotz.

13. Saulec beraz Dabid urrundu çuen bere ganic, eta eçarri çuen mila guiçonen aitzindari; eta hura ilkitzen eta sarcen cen populuaren aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 18