Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 18:24-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Saulen cerbitzariac itzuli ciren, cioetelaric: Hulaco solasetan minçatu da Dabid.

25. Eta Saulec erran çuen: Hunela minça çaizte Dabidi: Erreguec ez du ezcontari beharric, baicic-ere nahi ditu Filistindarren ehun buztan-moco, erregueren etsaiez aspercunde eguina içan dadiençat. Bada, Saulec gogoan cerabilcan Dabid arthiquitzea Filistindarren escuetara.

26. Eta Saulec erran hitzac haren cerbitzariec Dabidi heldu ciozcatenean, solasa Dabiden gogaraco içatu cen, erregueren suhi eguitea gatic.

27. Eta handic egun gutiric barnean, Dabid jaiqui cen eta goan berepeco cituen guiçonequin. Hil cituen berrehun guiçon Filistindarretaric; ekarri cituen hequien buztan-mocoac eta erregueri kondatu, haren suhi içateco. Hargatic Saulec emaztetzat eman cioen Micol bere alaba.

28. Saulec ikusi eta eçagutu çuen Jauna Dabidequin cela. Bada Saulen alaba Micolec maite çuen Dabid.

29. Eta Saul hasi cen Dabiden beldur handiagoan sarcen; eta Saul egunetic egunera Dabiden etsai eguin cen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 18