Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 18:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Bainan Israel guciac eta Judac maite çuten Dabid, ecen hequien buruan sarcen eta ilkitzen cen.

17. Eta Saulec erran cioen Dabidi: Huna Merob, ene alaba çaharrena; hau emanen darotzut emaztetzat; bakarric, içan çaiteci bihozdun, eta guduca çaite Jaunaren guerletan. Bainan Saulec bere gogoarequin eguiten çuen: Ene escua ez bedi jauts horren gainera, bainan bai Filistindarrena.

18. Dabidec ordean erran cioen Sauli: Nor naiz ni, edo cer da ene bicia, edo ene aitaren ethorquia Israelen, erregueren suhi eguin nadiençat?

19. Bainan ethorri cenean ordua, Merob, Saulen alaba, Dabidi ematecoa, Hadriel Molatharrari emaztetzat emana içan cen.

20. Bada, Micol, Saulen bigarren alabac maithatu çuen Dabid. Eta hori erran cioten Sauli eta haren gogaraco içan cen.

21. Saulec erran çuen: Micol emanen diot, içan dadien horren galgarri, eta Filistindarren escua içan dadien horren gainean. Eta Dabidi erran cioen Saulec: Egun ene suhi içanen çare bi gaucetan.

22. Saulec hunela manatu cituen bere cerbitzariac: Dabidi minça çaizte ene ixilic beçala, erraten dioçuelaric: Huna erregueren gogaraco çarela, eta haren cerbitzari guciac maite çaituzte. Orai beraz içan çaite erregueren suhi.

23. Saulen cerbitzariec solas horiec oro ekarri cituzten Dabiden beharrietara. Eta Dabidec ihardetsi çuen: Erregueren suhi içatea guti dela iduritzen othe çaitzue? Ni guiçon bat naiz beharra eta ttipia.

24. Saulen cerbitzariac itzuli ciren, cioetelaric: Hulaco solasetan minçatu da Dabid.

25. Eta Saulec erran çuen: Hunela minça çaizte Dabidi: Erreguec ez du ezcontari beharric, baicic-ere nahi ditu Filistindarren ehun buztan-moco, erregueren etsaiez aspercunde eguina içan dadiençat. Bada, Saulec gogoan cerabilcan Dabid arthiquitzea Filistindarren escuetara.

26. Eta Saulec erran hitzac haren cerbitzariec Dabidi heldu ciozcatenean, solasa Dabiden gogaraco içatu cen, erregueren suhi eguitea gatic.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 18