Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 18:12-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Saul Dabiden beldurretan jarri cen, Jauna harequin celacotz, eta bere ganic guibelatu citzaioelacotz.

13. Saulec beraz Dabid urrundu çuen bere ganic, eta eçarri çuen mila guiçonen aitzindari; eta hura ilkitzen eta sarcen cen populuaren aitzinean.

14. Bere bide gucietan ere umoqui cerabilan, eta Jauna harequin cen.

15. Hargatic Saulec ikusiric guciz umoa cela, itzalgaizten hasi citzaioen.

16. Bainan Israel guciac eta Judac maite çuten Dabid, ecen hequien buruan sarcen eta ilkitzen cen.

17. Eta Saulec erran cioen Dabidi: Huna Merob, ene alaba çaharrena; hau emanen darotzut emaztetzat; bakarric, içan çaiteci bihozdun, eta guduca çaite Jaunaren guerletan. Bainan Saulec bere gogoarequin eguiten çuen: Ene escua ez bedi jauts horren gainera, bainan bai Filistindarrena.

18. Dabidec ordean erran cioen Sauli: Nor naiz ni, edo cer da ene bicia, edo ene aitaren ethorquia Israelen, erregueren suhi eguin nadiençat?

19. Bainan ethorri cenean ordua, Merob, Saulen alaba, Dabidi ematecoa, Hadriel Molatharrari emaztetzat emana içan cen.

20. Bada, Micol, Saulen bigarren alabac maithatu çuen Dabid. Eta hori erran cioten Sauli eta haren gogaraco içan cen.

21. Saulec erran çuen: Micol emanen diot, içan dadien horren galgarri, eta Filistindarren escua içan dadien horren gainean. Eta Dabidi erran cioen Saulec: Egun ene suhi içanen çare bi gaucetan.

22. Saulec hunela manatu cituen bere cerbitzariac: Dabidi minça çaizte ene ixilic beçala, erraten dioçuelaric: Huna erregueren gogaraco çarela, eta haren cerbitzari guciac maite çaituzte. Orai beraz içan çaite erregueren suhi.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 18